Lasterbidean izango dira oñatiarrak ere

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko ekainaren 3a

Domekan izango da Lasterbidea herri lasterketa Berriozarren eta hara joateko autobusak antolatu dituzte Oñatin. Bi lasterketa izango dira, biak errepresialiatuen aldekoak.

Kirol arlotik errepresialiatuei eta beraien gertukoenei egiten zaion elkartasun keinua da Lasterbidean herri lasterketa. Domekan izango da, Berriozarren, eta autobusak jarri dituzte hara joateko; Arrano tabernan eman behar da izena.

Bi lasterketa prestatu dituzte, bata luzea eta bestea motza. Luzean parte hartzeko www.herrikrossa.com helbidean eman behar da izena; baita herri bazkarira joateko ere. Lasterketa motzerako, aldiz, egun berean izena emanda nahikoai da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak