beharrak bultzatuta lasterketari beste ukitu bat eman zioten, Euskal Herriko atleta onenak batzeko ardura hartuz. 2013an, esaterako, Ivan Fernandezek erakutsi zuen afrikar askoren parean dagoela (29:31, 10.000 metrotan), baina egia da salbuespena izan zela, gainontzekoei tarte polita atera zielako: "Aurten Ivan ez da lasterketan egongo, Gasteizkoa beste maila bateko atleta delako eta baita gainontzekoak baino garestiagoa ere. Gainera, lehenengo itzulitik aparteko abantaila hartzeak emozioa kenduko lioke probari. Gainontzekoen artean, baina, lehia estua egongo da".
Debagoieneko onenak
Zapatuan (19:00) Oñatiko irteera puntuan egongo diren atletak aipatzerakoan, Osinaga herrikoak nabarmentzen hasi da: "Sergio Gartzia eta Yeray Varela oso maila onean dabiltza". Horrekin batera, iazko irabazle Imanol Cruz Oñatin egongo da, eta baita iaz ere podiumean egon zen Antonio Casado nafarra, edo Ander Sagartzazu ere. Eta, Bizkaiko kros txapeldun Aingeru Gutierrezek ere baiezkoa eman du. "Horiekin ikuskizuna ziurra da". Eta, Antxintxiketanekoek bailarako atleta onenak ere gonbidatu dituzte: "Aloña Mendi taldeko Tasio Gomez, Bergarako Ander Agirre, Arrasateko Endika Donnay, eta Aretxabaletako Beñat Arnaiz. Daukaten mailarekin lasterketan egoteko meritu guztiak dituzte".
Torreauzoko krosa ate joka dator
Antxintxiketanek antolatuta, ekainaren 28an egingo dute Torreauzo Krosaren 18. edizioa (11:00), eta lasterketa hori herri mailako atletei zuzenduta dago. Ibilbidea urterokoa izango da, Etxeaundi jatetxe paretik Olatera egingo dute joan-etorria (7,5km). Dagoeneko zabalik dago izenematea (www.kirolprobak.com edo Mendizabal kirol dendan), baina egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera, 12 euro ordainduta.