Lasterketa horrez gain, parte-hartze handikoak izan dira ere beste hainbat ekintza; egubakoitz gaueko kontzertuetan –Eskean Kristö, Estricalla, Arkada Social eta Gramones– bete egin zen auzoko plazatxoa. Bestalde, lehenengo aldiz, herriko gazte batzuek eskainitako artisau-garagardo-dastatzea egin dute aurten; bost gazteetako bakoitzak 30 litro garagardo ipini zituen. Ekintza horrek "oso harrera ona" izan duela azpimarratu dute Jai Batzordeko kideek. Zapatu gaueko trikiti emanaldiak ere lagun piloa erakarri zituen.
Domekan, auzo-bazkaria eta musa izan dituzte, beste ekintza batzuen artean.