Egoitz Eizagirre eta Gemma Urteaga nagusitu dira Oñatiko saioetan

Bertsozale Elkartea 2015ko mai. 30a, 22:34

Egoitz Eizagirre.

Oñatiko Santa Ana aretoan jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko bi saioak, goizez eta arratsaldez. Egoitz Eizagirre oriotarra eta Gemma Urteaga besaindarra nagusitu dira.

Bigarren itzuliko bi saio jokatu dituzte Oñatin. Goizean 30 bertsozale inguratu da Santa Ana aretora. Egoitz Eizagirre oriotarrarentzat izan da lehen postua.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Egoitz Eizagirre Aduriz 292,5
Manu Goigana Bengoetxea 290,5
Aitzol Iturbe Beristain 276,5
Josu Oiartzabal Iturzaeta 269,5
Odei Lopez Larruri 250,5
Beñat Jauregi Etxeberria 244,5

 

Gemma Urteaga arratsaldeko saioan

Arratsaldeko saioan 50 bertsozale izan dira saioa segitzen. Gemma Urteaga besaindarrak lortu du puntuaziorik altuen.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Gemma Urteaga Garmendia 247
Endika Igarzabal Murua 244,5
Imanol Irazustabarrena Garmendia 243
Arnaitz Lasarte Santa Kruz 236
Julen Agirre Agirrezabal 232
Joseba Lasagabaster Madinabeitia 225
Erlazionatuak

Gipuzkoa Bertsotan

Leire Kortabarria 2015 mai 31 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak