Diploma banaketa ekitaldia 18:00etan hasi zen, Oñatiko Campuseko Enpresagintza fakultateko areto nagusian. Hantxe izan ziren MUko errektore Vicente Atxa, Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Beloki, Etengabeko Formazio eta Graduondokoen koordinatzaile Jose Luis Abauntz eta koordinatzaile akademiko Mikel Mesonero.
Gonbidatu berezia izan zen Danobat Group-eko zuzendari nagusi eta Mondragon Korporazioko Makina-Erreminta dibisioko presidenteorde Iñigo Uzin. Lo mejor está por venir izeneko hitzaldia egin zien ekitaldira batu zirenei. Gaur egungo mundu globalizatu eta interkonektatuaz hitz egin zuen, krisiak beti egongo direla eta krisietan ere aukerak sortu eta aurkitu daitezkeela gogorarazi zien gazteei, eta epe luzeko helburuen atzetik joateko gomendatu zien. Umorez eta keinuz betetako hitzaldiak barrea eragin zien entzuleei une askotan.