Telesforo Zuriarraini azken agurra eman diote Arantzazun

Leire Kortabarria 2015ko mai. 30a, 10:57
Telesforo Zuriarrain.

Atzo, egubakoitza, eman zioten azken agurra Telesforo Zuriarrain frantziskotarrari. Eguenean hil zen, 69 urte zituela, bihotzekoaz. Arantzazuko Santutegian izan zen hileta elizkizuna.

Juan Telesforo Zuriarrain Urretabizkaia Orendainen jaio zen. 12 urtean bizi izan zen Arantzazun; azkenaldian, Bilbon bizi zen, baina orain dela gutxi joana zenez, Arantzazun egin zen haren omenezko elizkizuna. Kargu garrantzitsuak izan zituen frantziskotar anaidian: Gipuzkoako frantziskotarren arduradun -probintzial- izan zen 12 urtean, orain dela hiru urtera arte. Bilboko probintziako arduradun kargua hartua zuen orain dela urte eta erdi.

Bestalde, Espainiako frantziskotarren zazpi probintziak elkartzeko prozesua hasi zenean, Telesforo Zuriarrain izendatu zuten Erromatik hori koordinatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak