Ibai Gonzalez eta Julen Kortabarria izango dira San Migel berriak

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mai. 29a, 09:46

San Migel, joan den urteko prozesioan

Ekainaren 7ko Corpusetako prozesioan, Iñigo Murgiondo izango da dantzarien kapitaina.

Bakarra izan beharrean, aurrerantzean bi pertsona izango dira San Migel irudikatuko dutenak Corpus jaietako prozesioan. Ibai Gonzalez eta Julen Kortabarria izango dira, hain zuzen ere, eta txandakatu egingo dira; aurten Gonzalez izango da, eta datorren urtean, Kortabarria. Bestalde, dantzarien kapitaina ere, urdinez jantzita joaten dena, Iñigo Murgiondo izango da.

Kofradiako kide izan ohi dira prozesioan parte hartzen dutenak, Gonzalez eta Kortabarria ez dira, baina Jesus Irizar Txutxin-en esanetan "eurak dira aproposenak horretarako, edozeinek ezin du jantzi hori jantzi-eta. Gainera, gura izanez gero, izango dute aukera kide egiteko". Corpusen barruan, baserriko tresnen erakusketa zabalduko dute astelehenean kultura etxean, Lizargarate elkartearen 50. urteurrenari lotuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak