Oñatiko EAJk "herritarrek alderdiarengan jarritako konfiantza" eskertu du

Miren Arregi Amasorrain 2015ko mai. 28a, 13:59

Oñatiko EAJk prentsa ohar bidez eskertu du "oñatiarrek azken Udal hauteskundeetan alderdiari emandako babesa".

"Gure eskerrik beroena bozkatu gaituzten 2.475 herritarrei; aurreko hauteskundeetan lortutako emaitzak hobetu ditugu eta jasotako babesari esker Udaletxean gure proposamen eta ideiak defendatzeko ordezkaritza sendoagoa izango dugu", azpimarratu dute.

Era berean, jeltzaleek baieztatu dute "oposizio eraikitzaile eta arduratsua" egiten jarraituko dutela. Gaineratu dute, zazpi zinegotzi jeltzaleek lehen egunetik ekingo diotela lanari "Oñatiko EAJk garatutako hauteskunde programa Udalean defendatu eta aurrera eramaten saiatzeko". Helburua, betiere, Oñati eta oñatiarren bizi kalitatea hobetzea dela ere jakinarazi dute.

Uri Buru Batzarretik adierazi dutenez, Oñatiko EAJk herritarren iritzi, iradokizun eta kezkak jasotzen jarraituko du. Jeltzaleek, hitz eman dute "oñatiarrengandik gertu egongo direla". Are gehiago, herritarren eskaerak udaletxeko eztabaida foroetara eramateko konpromisoa hartu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak