Blas Picon-ek 20 urtetik gora daramatza musika munduan bateria jotzaile, armonika jotzaile eta abeslari modura. Blues eta rhythm´n´blues musika motatako taldeetan aritu izan da beti. Besteak beste, Brioles, The Bop Pills, The Lazy Jumpers, The Nu Niles.... Lluís Coloma blues eta boogie woogie pianojole handiarekin ere ibilia da. Eta 2011tik aurrera bere azken proiektua martxan jartzen du: Blas Picón & The junk express. Espainiar estatuan zehar, Europan eta Estatu Batuetan ibilia da zuzenekoak egiten..., eta bere ibilbide luzean zehar The Cleftones, The Cadillacs, The Teenagers, Billy Lee Riley, Sonny Burgess, Joe Clay, Dale Hawkins, Carl Mann.... eta beste askorekin eszenatokietan ibili izan da.
Iker Piris tolosarra, berriz, The Romanticos taldeko abeslari eta kitarrajolea da. Modu autodidaktan kitarra jotzen hasi eta gero, Musikene kontserbatorioan jazz estiloko kitarran ikasketak burutuak ditu. Sheyla Cuffy, Tonky de la Peña, César Crespo, Marcos Coll, Jesse Dee... mailako musikariekin eszenatokietan ibilia da. Baita ere Donostiako Jazzaldian, Parlako jazz jaialdian, Getxo-ko blues jaialdian......
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.