Eskubaloiko 4ko finala etxean jokatuko du Aloñak

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mai. 27a, 09:29
Taldea animatzera joateko deia egin dute

Euskadiko Txapelketarako igoera faseko azken partiduak Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatuko dira asteburuan, eskubaloian. Aloña Mendi, Tolosa, Sestao eta Barakaldo izango dira lehian. Bi talde igoko dira Euskadiko Txapelketa kategoriara.

Final aurreko partiduak zapatuan, maiatzak 30, izango dira Oñatiko Zubikoa kiroldegiko kantxan:

  • 16:30ean: Tolosa - Sestao
  • 18:30ean: Barakaldo - Izarraitz-Aloña Mendi

Azken faseko partiduak domekan jokatuko dituzte: 10:30ean hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko eta 12:30ean, bigarrena eta lehena erabakitzeko.

Zaleak

Zubikoako partiduetan taldeak jaso dituen herritarren animoak oso lagungarriak izan zaizkiela aipatu dute behin baino gehiagotan Izarraitz-Aloña Mendi eskubaloi taldeko entrenatzaile eta jokalariak eta zapaturako ere dei egiten dute taldea animatzera joateko. Traola ere sortu dute: #aurtenbai

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak