Abestien aukeraketa ezohikoa egin du Zea Maysek Oñatin

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 23a, 17:09
Aiora Rementeria atzo, maiatzak 22, Oñatin.

Zea Mays talde bizkaitarrak otsailetik zituen zaleak zain Oñatin. Izan ere, elurragatik atzeratu behar izan zuten orduan kontzertua. 100 lagun pasatxo elkartu ziren gaztelekuan eta Aiora Rementeriaren ahots indartsuarekin gozatu zuten guztiek.

2014an Da diskoa ezagutzera emateko hasitako bira barruko kontzertua izan zen. Eta hain zuzen disko horretako kantuak izan ziren protagonista, Bi bihotz, bi ero eta Oihu, esaterako. Azken hori gainera, lehenengoz abesten zutela kontzertu batean jakinarazi zien Rementeriak. Zea Maysen kantu ezagunak ere eskaini zizkieten zaleei, baina ez guztiak, hala aukeraketa "kuriosoa" egin zuela taldeak zioen zaleetako batek.

Datorren maiatzaren 31n Bilbon egingo den 17. Ibilaldirako egindako abestia, Harro ibili, ere jo zuten eta kontzertuari bukaera eman zioten Kukutza abestuta.

Pasajero madrildarrak aurretik

Aurretik Madrileko Pasajero laukotearen kontzertua izan zuten gaztelekura gerturatutakoek. 90 hamarkadako musika egiten duen taldea Madrileko pop alternatibotzat dute askok. Eta oñatiarrek oso gustura jarraitu zituzten horien kantuak.

 

Erlazionatuak

Zea Maysen kontzertua Oñatiko gaztelekuan

Mirari Altube Arrese 2015 mai 23 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak