Zor biziari dagokionez, EH Bilduk dio agintaldi honetan "herriak zuen zor bizia erdiraino murriztu" duela, eta ordainetan "laguntza sozialetan eta enplegu arloan murrizketak egin ez ezik, partidak handituaz". Alderdi horrek emandako datuen arabera, 2009an 4.632.024 euroko zorra zuen herriak, 2011n 5.557.511 eurokoa eta 2014an 2.785.694 eurokoa.
Ordezkaritza gastuei dagokienez, EH Bilduk adierazi du 2010ean 12.673 eurokoa zela eta 2014an 3.865 eurokoa; jaitsiera %71koa izan dela. Bestalde, ordenantzen igoera metatuari buruzko datuak grafiko bidez erakutsi ditu eta hor adierazi dute EAJrekin %10,30koa zela eta EH Bildurekin, berriz, %4,56koa.