Ikastetxeko jaialdia egingo du Elkar Hezik

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko maiatzaren 20a

Aurreko jaialdi batean dantzan ikasle batzuk

Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako jaialdia egingo du bihar eta etzi Elkar Hezik. Emanaldia, musika, afari-merienda... antolatu dituzte.

Hauxe da prestatu duten egitaraua:

  • maiatzak 21, eguena: 18:30ean, jaialdia; Lehen Hezkuntzako eta ikastetxeko abesbatza
  • maiatzak 22, egubakoitza: goizean ikastetxeko ikasle eta langileendako jaialdia egingo dute eta arratsaldean, jaialdi irekia izango da; 17:30ean bi eta sei urteko umeek hartuko dute parte. Ondoren, afari-merienda-barbakoa egingo dute. Gurasoek prestatutako txitxi-burduntzia. Girotzeko soinujoleak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak