Haurren danborrada antolatzeko batzordea osatzeko deia egin du udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mai. 18a, 10:27

Joan den urteko haurren danborrada

30 urteren ostean haurren danborrada antolatzen ibili den batzordeak utzi egin dio lan horri eta batzorde berria osatzeko deialdia egin du udalak. Udalak beharrezko azpiegitura, materiala eta dirulaguntza jarriko ditu. Maiatzaren 25a da proposamenak aurkezteko azken eguna.

Irailean izan ohi da San Migel jaien bezperatan egin ohi izan den haurren danborrada. Aurtengoa egin nahi bada, baina, batzorde antolatzaile berri bat osatu beharko da, orain arte lan hori egin duen taldeak utzi egin dio antolatzeari-eta.

Udalak jakinarazi du beharrezko azpiegitura, materiala eta dirulaguntza jarriko dituela danborrada hori antolatu gura duen elkarte edo norbanakoen eskura. Eredu eta proposamenak berriak izan daitezkeela badio udalak, ez dagoela zertan orain arte egin den moduan burutu ekitaldia.

Dagoeneko Jose de Azpiazu Musika Eskolak interesa agertu du eta entseguak eta musika atala koordinatzeko prest agertu da. Hala ere, lan talde zabalagoaren beharrean dago antolakuntza.

Maiatzak 18tik 25erako epea izango da izena eman eta proposamenak jasotzeko. BIdeak, hauexek: kultura.idazkaritza@onati.eus helbidea edo 943 78 0 3 53  telefono zenbakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak