Komunikabide horretako, udaleko eta Ulmako ordezkariak izan ziren kanpaina horren aurkezpenean, egubakoitzean, babesle eta laguntzaile diren neurrian.
Zozketa
Egun, herriko 67 denda eta taberna dira Berrilagun eta horiekin egingo dute kanpaina. Erosketak egitean, bezeroek txartel bat eskuratuko dute, eta mila euro (edo txantxi) zozkatuko dituzte kanpainan parte hartzen duten komertzioetan erabiltzeko. Saltokien artean ere egingo dute zozketa: Berrian publizitatea jartzeko mila euro.