Zea Mays taldeak hilaren 22an joko du gaztelekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko maiatzaren 8a

Otsailean zen etortzekoa Zea Mays taldea Oñatira baina kontzertua bertan behera gelditu zen elurragatik. Udala eta taldea data berria adosten ibili dira eta hala, maiatzaren 22an izango da kontzertua, 22:30ean, gaztelekuan. Sarrerak aurrez eros daitezke, zortzi eurotan, Boga eta Pako tabernetan. Egunean, leihatilan egongo dira salgai hamar eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak