Bazkideendako abestuko du bihar Ganbarak

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mai. 8a, 12:44

Ganbara abesbatzak bazkide eta lagunentzako kontzertu berezia eskainiko du San Migel parrokian, 13:00etan. XXI. mendeko musika erlijiosoa izango da protagonista eta Ganbara Txikikoak ere ondoan izango dira. Abuztuan, Arezzo-n (Italia) egingo den nazioarteko abesbatzen lehiaketan hartuko du parte Ganbarak.

Maiatzaren 9an, zapatua, Ganbara abesbatzak bazkide eta lagunentzako kontzertu berezia eskainiko du San Migel parrokian, 13:00etan. XXI. mendeko musika erlijiosoa izango da protagonista eta Ganbara Txikikoak ere ondoan izango dira. "Ganbarako bazkide edo lagun izateak hainbat abantaila ditu eta horietako bat, guretako oso garrantzitsua dena, eurendako prestatzen dugun kontzertua da. Berezia izango da eta XXI. mendeko musika erlijiosoa izango da oinarri", adierazi du Aitor Biainek. Lau zati izango ditu kontzertuak. Amaieran, Aita Madinaren Aita Guria pieza abestuko dute bi abesbatzek. Guztia Josu Elberdin organo jotzailearen eta Eli Mendiaratz piano jotzailearen laguntzarekin.

Bazkide eta lagunendako doan izango da kontzertu hau; besteek zortzi euro ordaindu beharko dute. Egun 79 bazkide eta lagun ditu Ganbara eskolak eta kopuru hori gehitzeko kanpaina ere jarri dute martxan.

Italiara

Bestalde, abuztuaren bukaeran Arezzo-n (Italia) egingo den nazioarteko abesbatza lehiaketa batean hartuko du parte Oñatiko Ganbara abesbatzak. Lehenengo aldiz abestuko du Ganbarak lehiaketa horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak