Herriko ikastetxeetara etorriko da Ane Pirata

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mai. 8a, 09:44

Porrotx eta Ane Pirata

Minbizia duten Gipuzkoako haurren elkartearekin, Aspanogi, batera, jaialdia egingo du Jose de Azpiazu musika eskolak Oñatiko kiroldegian maiatzaren 23an. Elkartasun jaialdia izango da eta herriko hainbat taldek parte hartuko dute, hala nola: hiru ikastetxeek, Oñatz dantza taldeak, Aita Madina txistulari taldeak eta bertso eskolak.

Oñatiko musika eskolako lagunek Ane Pirataren laguntza izango dute Aspanogi elkartearekin batera egingo duten jaialdia dinamizatzeko eta gidatzeko. Datorren astean hain justu, eguenean, herriko ikastetxeak bisitatuko ditu Ane Piratak, haurrei jaialdiaren berri emateko eta parte hartzera animatzeko. Hala, maiatzaren 14an, Urgain-Errekalden (09:30ean), Txantxiku ikastolan (10:30ean) eta Elkar Hezin (11:30ean) izango da Ane Pirata.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak