Lehen mailarako igoera jokatuko du Natra-Oñatik asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mai. 7a, 13:39

Asteburu garrantzitsu du Aloña Mendiko saskibaloiko talde nagusiak. Izan ere, lehen maila nazionalera igotzeko lauko finala jokatuko du asteburu honetan Donostiako Gasca kiroldegian.

Finalerdietako aurkaria Ibaizabal talde bizkaitarra izango da; zapatuan jokatuko dute elkarren kontra, 20:00etan. Liga erregularrean izandako lehiatan talde bakoitzak garaipen bana lortu zuen: Galdakaon jokatutako partidan bizkaitarrak izan ziren nagusi (79-55), Oñatin jokatutakoan berriz, etxekoak nagusitu ziren (76-59). Beste finalerdian Askatuak talde gipuzkoarra eta Mungia talde bizkaitarra izango dira nor baino nor. Bi finalerdietako irabazleek domekan, 12:00etan, jokatuko dute final handia. Igoeraren saria bakarrik talde garailearentzat izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak