Aldundiko aurrekontu partehartzaileen tailerra egingo dute iluntzean

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mai. 6a, 10:01

Bailara hobetzeko bi milioi euro nola inbertitu erabakitzeko ekarpenak jaso gura dira Oñatin ere. Kutxak jarri dira herriko hainbat gunetan eta gaur, 18:00etan, tailerra egingo dute Eteon.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimena martxan da. Aurten hamar eskualdek hartuko dute parte, tartean Debagoienak, eta bailara hobetzeko bi milioi euro nola inbertitu erabakitzeko ekarpenak jaso gura dituzte Oñatin ere. Horretarako, kutxak jarri dituzte udaletxean, gaztelekuan, kiroldegian, kultura etxean, gizarte zerbitzuen bulegoan eta Lagun Lekun.

Gaur, eguaztena, partaidetza tailerra egingo dute, 18:00etan, Eteon. Bailara hobetzeko ekarpenak eta haien ustez eskualderako onuragarriak izan daitezkeen proposamenak egin ahal izango dituzte herritarrek tailer horretan .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak