Sukaldatu programa heldu da Txantxiku ikastolara

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mai. 5a, 14:10
Joan den urtean parte hartu zuten ikasleetako batzuk

Basque Culinary Centerrek, Eroskik eta Ikastolen Elkarteak sukaldaritza osasungarria sustatzeko programa da Sukaldatu. Txantxiku Ikastolaren astearen hasiera eman dio egitasmo honek.

Programa honen barruan Txantxiku Ikastolako 80 ikaslek parte hartuko dute egubakoitzera bitartean. Beraiek egingo dituzte erosketak, beraiek prestatuko dute janaria eta elkarrekin jango dute gero. Gurasoendako saioak ere prestatu dituzte.

Horretxek eman dio, hain zuzen ere, hasiera aurtengo Txantxiku Ikastolako asteari. Gaur, esaterako, antzerkia izango dute. English Theatre Company taldearen eskutik, LH5 eta LH& eta DBHko lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleei zuzendutako emanaldiak izango dituzte eta LH5ekoek, urtean antzerki tailerrean landutakoa eskainiko dute Santa Ana aretoan datozen egunetan.

Egubakoitzean, egun osoko jaia izango dute. Zapatu goizean jolas parkea, tailerrak eta ate irekiak egingo dituzte eta arratsaldean, Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoen Txo, Mikmak txikia emanaldia egongo da Zubikoan, 17:00etan eta 19:00etan. Domekan, berriz, bizikleta martxa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak