Joan den urtean azpitxapeldun eta aurten txapeldun izan da herriko ehiza txapelketan Antonio Zurutuza. Sei eper ehizatu zituen egubakoitzean Zanbranan (Araba) egindako txapelketan. Bere atzetik sailkatu dira: Juan Luis Urzelai Kaio (bost eper), Miguel Angel Arregi Gesaltza (bost eper) eta Iñigo Agiriano (hiru eper).