Emakumea eta gatazka armatua hizpide Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko apirilaren 29a

Emakumeak euskal gatazka armatuan izeneko jardunaldiak antolatu ditu Oñatiko Asanblada Feministak Oñatiko Euskal Memoria Taldearekin batera. Mahai-ingurua eta bideo emanaldia antolatu dituzte, besteak beste.

Susana Arregi oñatiarraren heriotzaren 25. urteurrena beteko da ekainean eta horren harira, emakumeek euskal gatazka armatuan izan duten parte-hartzea aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu Oñatiko Asanblada Feministak Oñatiko Euskal Memoria Taldearekin batera. Domekan duela 25 urte Irunberrin gertatutakoaz mintzatu ziren; gaur, eguena, Kurdistango gatazkan emakumeari emandako garrantziaz jardungo dute. Eguaztenean, euskal gatazka armatuan emakumeen parte-hartzearen nondik norakoak aztertuko dute eta maiatzaren 12an, Zaintza eta Euskal Herria bideo emanaldia eskainiko dute. Antixena gaztetxean dira antolatutako ekitaldi guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak