Iñaki Guridi oñatiarra garaile Oceanman-en

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko api. 28a, 10:08
Iñaki Guridi oñatiarra.

Apirilaren 26an Oceanman zirkuituko lehenengo proba jokatu zen Altean (Alacant). Aloña Mendi kirol elkarteko Iñaki Guridi Sudupe oñatiarra hirugarren sailkatu zen 3.500 metroko distantzia proban eta Masterretan txapelduna izan zen. Emaitza honekin, urrian jokatuko den Oceanman zirkuituko finalerako txartela lortu du zuzenean.

Altean, distantzia ezberdinetako frogak egon ziren, 10.000, 5.000 eta 1500 metrokoak hurrenez hurren, eta guztira 550 partehartzaile baino gehiago egon ziren.

5.000 metroko distantzian, itsasoaren egoera arriskutsuagatik 3.500 metrotara murriztu behar izan zuten. Proban hamabi herrialdetako 300 igerilari baino gehiagok hartu zuten parte eta Aloña Mendi kirol elkarteko Iñaki Guridi Sudupe oñatiarra hirugarren sailkatu zen sailkapen orokorrean eta Masterretan txapelduna izan zen. Emaitza honekin, urrian jokatuko den Oceanman zirkuituko finalerako txartela lortu du zuzenean.

Oceanman zirkuituak bost proba ditu guztira; Espainian eta Italian egiten dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak