Joseba Albizu oñatiarra irabazle, Gold Sprint proban

Miren Arregi Amasorrain 2015ko api. 26a, 10:59

Bigarrenez egin zuten atzo Gold Sprint txapelketa Oñatiko gaztelekuan eta iaz ez bezala oñatiar bat nagusitu zen, Joseba Albizu, hain zuzen ere. Gasteizko Asier Lopez izan zen bigarrena. Finalerako txartelik eskuratu ez bazuen ere, Xabi Altube oñatiarrak lortu zuen txapelketako abiadurarik altuena, 99 kilometro orduko.

Proba gogorra da Gold Sprint, izan ere, arrabol gaineko bizikleta baten gainean gogor eman behar die pedalei parte hartzaileak sprintak irabazi gura baditu. Iazkoarekin alderatuz parte-hartzaile gutxiago batu ziren atzokoan; Oñatitik zein kanpotik etorritako 16 lagunek jardun zuten bizikleta gainean lehian. Binaka lehiatuta denboraren araberako sailkapena egin zuten eta horren arabera jokatu zituzten buruz-burukoak eta finala gero. Etxean geratu ziren aurtengo Kantoikrit maillota eta xanpain botila, Oñatiko Joseba Albisu izan zen-eta atzo onena.

Gaztelekua ikuslez beteta

Jai giroan egin zuten atzokoan ere Kantoikrit-ek antolatutako txapelketa eta askotariko adinetako ikusle asko batu ziren gaztelekuan, 19:00etan hasi eta 22:00ak bitartean iraun zuen txapelketan edarto gozatuta. Antolatzaileak gustura, bada, atzokoak eman zuenarekin, eta dagoeneko aurreratu dute datorren urtean hirugarrena izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak