Martitzenean jazo zen istripua, Gipuzkoako Urak kontsorzioak Oñatin duen biltegian. Lankide batek buruan kolpe bat zuela lurrean aurkitu zuen Etxeberria. Gasteizko Santiago ospitalean dago geroztik; hurrengo egunean operatu zuten burutik eta haren egoerak larria izaten jarraitzen du.