Gold Sprint delakoa bi pertsonaren arteko arrabol (errodilloa) gaineko bizikleta norgehiagoka da, eta bi fase pasa beharko ditu finalera iritsi nahi duenak. Lehenengo fasean, 500 metroko esprintak egingo dituzte parte-hartzaileek. Azkarrenak bigarren faserako sailkatuko dira. Bigarren fasean, buruz buruko kanporaketak egingo dira eta finalerako sailkatzen direnek 1.000 metroko saioa osatu beharko dute. Irabazleari Kantoikrit-eko maillota eta xanpain botila emango dizkiote.
Iazko arrakastari eutsi
Iaz, hiru ordu iraun zuen ekitaldiak eta, guztira, 34 desafio egin ziren. 38 parte-hartzaile batu ziren gaztelekuan, eta Euskal Herriko hainbat herritatik gerturatu zen jendea txapelketaz gozatzera. Azkarrena Jon Ander Arakama beasaindarra izan zen. Antton Zubia Oñatiarraren aurka jokatu zuen final lehiatua, baina oñatiarrak ezin izan zuen irabazi, nahiz eta txapelketako abiadurarik altuena lortu, 88 kilometro orduko.