Txantxiaren erabilpenaren hirugarren fasearekin jarraituz, eta industriara jauzi egiteko amoz, bilerak egingo ditu Udalak Ulma taldeko langileekin. Horietako bi gaur, eguaztena, bertan izango dira. Josu Lizarralde soziekonomia batzordeburuak Txantxia: Zer da eta nola funtzionatzen du? hitzaldia emango du Ulmako eraikin nagusian, Garagaltza auzoan. Hitzaldiak 11:00etan (arratsaldeko erreleboan lanean dauden langileendako) eta 18:00etan izango dira.