Helduen liburutegiko euskarazko Tertulixan taldeak gonbidatuta etorriko da Iturriaga. "Bere bi lanei buruz egingo dugu berba, baina baita komikigintzaz orokorrean ere", adierazi du Arantzazu Ibarrondok.
Kata literarioa
Bihar, eguaztena, bestalde, lurrinen kata literarioa egingo dute toki eta ordu berean. Donostiatik etorriko diren bi neskak perfumeak ekarriko dituzte eta nobela beltzak edo poesiak, esaterako, zein usain duten hartzen saiatuko dira. Saio hori ere irekia izango da.