Jose Mari Azpitarte Gaztelekuko langileak azaldu du "giro polita" izan zutela atzo gauean. "Nerabeak oso gustura zeuden emanaldiarekin; izan ere, eurek eskatuta ekarri dugu Hesian Gaztelekura", azaldu du.
Gazteak gogotsu zeuden
Hesianek Hegalak astinduz azken lana aurkeztu zuen Oñatin. Kontzertuan zehar abestiak abesten eta dantzan ibili ziren eten barik gazteak. Ondoren, Zuriñe Hidalgo eta gainerako taldekideekin argazkiak egiten ibili ziren, eta sinadurak eskatzen.
Bertsioak
Hesian taldeko abestiez gain, beste talde batzuen bertsioak ere egin zituzten atzokoan; adibidez, Alaitz eta Maiderren Amets bat abestia.