Hesian taldeak kontzertua eskainiko du gaztelekuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015eko apirilaren 16a

Gaztelekuko erabiltzaileekin egindako batzarrean jaso zuten hezitzaileek Hesian taldea Oñatira ekartzeko proposamena. Kasu eginda, musikariekin harremanetan jarri eta bihar, egubakoitza, 22:30ean egingo dute nafarrek kontzertua. Sarrerak aurrez sei eurotan eskura daitezke, gaztelekuan, egubakoitzeko 20:00ak bitartean, eta leihatilan, bestela, zortzi eurotan.

Musika indartsua eta bizia, besteak beste, haize-tresnekin, nesken eta mutilen ahotsekin osatutako pop-rock eta punk-rock melodiko estilokoa da Hesianek Oñatira ekarriko duena.

2006ko udaberrian Etxarri Aranatzen jaio zen taldeak 400 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Euskal Herrian zein atzerrian. Estudioko bost disko argitaratu dituzte; Maite dugu (2007); Herriaren Oihua (2008); Borrokatu eta irabazi, (2010); Hitzetik (2011); eta iaz urrian kaleratu zuten Hegalak Astinduz. Azkeneko lanean oinarritutako kontzertua egingo dute, kantu zaharragoei ere lekua eginda. Horrez gainera, Hemen eta orain zuzeneko CD/DVDa ere badute, 2013an grabatutakoa.

Zortzi musikari taularen gainean

Dantza girorik ez da falta izaten askotariko musikariekin betetako oholtzaren gainean. Franen eta Zuriñeren ahotsei laguntzen izango dira: Eneko (tronpeta); Aitor (tronboia); Iker (gitarra); Aritz (bateria); Xabi (baxua); eta Igotxo (saxoa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak