Perfumeak, literaturari usaina hartzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko api. 20a, 10:24

Perfume pote bat liburu baten barruan

Liburuaren Egunaren harira, lurrin kata literarioa egingo dute Oñatiko udal liburutegian eguaztenean. Bihar, Unai Iturriaga etorriko da.

Apirilaren 23an da Liburuaren Eguna eta bezperan, Lurrinak & Liburuak ekimena egingo dute udal liburutegian. Hala, perfumeak ekarriko dituzte literaturak zer usain duen jakiteko. "Donostiatik etorriko diren bi neskek gidatuko duten kata berezi bat izango da. Perfumeak eta koloniak ekarriko dituzte eta nobela beltzaren, poesiaren edo liburu konkretu batek duen usaina antzematen saiatuko gara", azaldu du Arantzazu Ibarrondok, udal liburutegiko arduradunak.

Zozketa

Kata berezi horrez gain, beste bi ekitaldi ere antolatu dituzte Liburuaren Egunaren harira. Martitzenean, esaterako, Unai Iturriaga etorriko da. "Euskaraz ez daude komiki asko eta euskarazko tertulia taldeak Iturriagaren Haur besoetakoa irakurri du. Horri buruz eta komikigintzaz eta bestelako gaiez berba egitera etorriko da. Ekitaldi irekia izango da", azaldu du Ibarrondok.

Eguaztenean, berriz, ipuin kontaketa musikatua egongo da umeendako. Gonbidapenak har daitezke dagoeneko; Ostegun Kontalariak saiorakoak, astelehenetik aurrera emango dituzte.

Bestalde, hilaren 23ra arte izena ematen dutenen artean Zea Mays entzuteko eta Konposteroak antzezlana ikusteko sarrerak zozkatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak