Presoen dispertsioaren aurkako ekimena egingo du Sarek bihar, zapatua, eguerdian, Foruen plazan. Hala, presoen sakabanaketa politikaren berri emango dute, Dispertsioaren liburuxka ezagutaraziko dute eta horren irakurketa herrikoia egingo dute. 12:00etan izango da, Foruen plazan. Musika, sarekide egiteko aukera, bertsoak eta kamisetak salgai ere egongo dira. Irakurriko duten liburuxkaren aleak ere egongo dira, zabaltzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.