Oñatin zztailean egingo diren udaleku irekietan zein arte udalekuetan begirale izateko izen-ematea zabalik dago. Bi udalekuak ekainaren 29tik uztailaren 24ra egingo dituzte eta udalak begiraleei lan kontratua egingo die ekainaren 29tik uztailaren 30a arte. Baterako zein besterako, udal bulegoetan eman behar da izena hilaren 24a aurretik. Bestalde, udako kirol kanpainako begiraleak apuntatzeko epea astelehenean zabalduko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.