Murgiarako bidea itxita egongo da beste astebetez

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko api. 18a, 10:21

San Martinetik Murgiara doan errepidea itxita egongo da ibilgailuendako beste astebetez. Hala, datozen egunetan ere Murgia auzora joateko Berezaotik barrena joan beharko dira automobilak. San Martin auzoaren goialdean autokarabanendako gunea nahiz aparkalekua prestatzeko lanak osatzen ari dira eta horregatik itxi dute errepide hori. Euriteen ondorioz jausi zen Murgialdai baserrirako bide zatia ere konpontzen amaituko dute bide batez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak