Bi atzerapenen ostean, domekan da Aloñako zuhaitz landaketa

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko apirilaren 16a

Eguraldi txarragatik birritan atzeratu behar izan dute ekimena eta azkenean domekan egingo dute Aloñako magalean urtero egin ohi duten zuhaitz landaketa. Aurten 40 zuhaitz landare sartuko dituzte lurretan: Urkiak (15) eta lizarrak (25) landatuko dira. Aurreko urteetako lekuetan, hutsuneak beteaz egingo dute landaketa.  Gainera, itxituretan haizeak eragindako kalteak ere konponduko dituzte. 09:30ean elkartuko dira Durun. Landareak Unaimendin daude dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak