Ilunpetan argazki festibalaren harira eta egunotan martxan dauden ekitaldi eta erakusketekin batera, jaialdia girotzeko Oñatiko argazki zahar sorta ederrarekin bideoa osatu eta sareratu egin du Ilunpetan argazki taldeak. Ispiluak 2015. Oñati, atzo eta gaur du izena muntaiak. Udal artxibotik eta Artzuaga eta Arlanzonen funtsetatik eskuratu diotuzte argazkiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.