Berdintxiketan lasterketa maiatzaren 15ean egingo dute

Jon Berezibar 2015eko apirilaren 14a

MUko Enpresagintzak urtero antolatzen duen bikote mistoen herri lasterketak badu data. Fakultatetik bertatik irtengo da 19:30ean. Urtero moduan, Foruen Plazara artekoa da ibilbidea, erdialdeko kaleetatik igarota, eta 5 kilometroko luzera du. 

Izen-ematea egunean bertan ala, aurretiaz, banku ordainketa bidez egin daiteke (Laboral Kutxa: 3035 0005 30 0050037797). 

MUko Enpresagintza Fakultateak eta Kirol sailak 2009 urtetik dihardute berdintasunaren aldeko korrikaldia antolatzen. Emakumeei kirol jardueretan ere agerikotasuna ematea biltzen da Berdintxiketan. Herri lasterketan izaera du frogak, "parte-hartzea lehenesten da, ez lehiatzea", antolakuntzatik dioten bezala.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak