Whiskey Dick taldeak kontzertua eskainiko du Pako tabernan

Imanol Beloki 2015eko apirilaren 5a

Whiskey Dick taldeak Pako tabernan eskainiko du kontzertua.

Texas-eko Whiskey Dick bikote akustikoak metal-country doinuak ekarriko ditu gaur Oñatira. Pako tabernan izango da kontzertua 19:30ean eta Europan zehar egingo duen bira aprobetxatuz, erritmo alaiak izango dira entzungai Oñatin.

Ameriketan aski ezaguna den taldea da Whiskey Dick; Nashville Pussy, Honky, Supersuckers eta Bob Wayne bezalako musika taldeekin eman dituzte kontzertuak, besteak beste. Energiaz, bizitazunaz eta umorez beteriko kontzertua eskainiko dute, betiere Texaseko soinua lagun dutela. Drunk As Hell bezalako abesti potenteak entzuteko aukera izango da bertan, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak