Guardia Zibilak gazte bat atxilotu du Oñatin; dagoeneko etxean da

Atzo iluntzean gazte bat atxilotu zuen Guardia Zibilak Oñatin. Aloña azpiko basoan paseo bat ematen zebilela poliziaren presentzia sumatu eta ezkutatu egin zen. Denbora luzez gordeta egon ondoren, Guardia Zibila agertu eta ihes egiten saiatu zen gaztea. Harrapatu zutenean, Intxaurrondoko koartelera eroan zuten atxilotuta. Deklaratu ondoren, aske utzi zuten eta 04:00ak inguruan etxera bueltatu zen.

Oñatiko Ezker Abertzaletik adierazi dutenez, denbora dezente daramate herriko hainbat pertsonek jarraipen itogarrian eta Guardia Zibila uniformatuta egon edo ez; kontrolak areagotu dituzte herriko sarrera, irteera, hainbat auzo eta basoetan barrena. Hala, hori salatzea nahi dute ezker abertzaletik. Datorren astean asanblada egingo dute egoera horren aurrean protesta egiteko bidea bilatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.