Nagore Lazkano oñatiarra absolbitu egin du Espainiako Auzitegiak

Eneko Azkarate 2015eko apirilaren 2a

Gasteizko Harresiak argitara emandako tuita.

Gasteizko Txapelarri tabernako arduradun Nagore Lazkano oñatiarra libre utzi du Auzitegi Nazionalak, Gasteizko Harresiak aditzera eman duenez. 27 urteko gazte oñatiarrari fiskaltzak leporatu zion terrorismoa goratzea Gasteizko Aiztogile kalean dagoen Txapelarri tabernan presoen kartelak eskegita edukitzearren. Fiskaltzak akusazio horrengatik bi urteko kartzela zigorra eta beste 10 urteko gaitasungabetzea eskatzen zuen. Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du. Hala eman du jakitera Gasteizko Harresiak twitterren. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak