Apirilaren 12an hasiko da Oñatiko ARG! Argazki Festibala

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko api. 1a, 13:04
Jaialdia iragartzen duen kartelaren irudia

Maiatzaren 3ra arte iraungo du eta argazkilaritzaz gozatzeko erakusketak, tailerrak, ikus-entzunezkoak eta ekitaldi bereziak egingo dituzte apirilaren 12tik. Oñatiko Ilunpetan argazki taldeak antolatuta egingo da jaialdi hau.

Bi urtean behin antolatu ohi izan du Oñatiko Ilunpetan argazkilaritza taldeak ARG! Argazki Festibala eta aurtengoa apirilaren 12tik maiatzaren 3ra bitartean izango da. "Argazkilaritzaz gozatzea" da honen helburua, antolatzaileen esanetan.

Erakusketak

  • Apirilak 12. Izadiaz-gizakiaz. Gema Arrugaetarena. Gandiaga topagunean, Arantzazun. Zapatu, domeka eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 19:30era. Inaugurazioa, 13:00etan
  • Apirilak 15. Argizaiola 2013. Txandako erakusleihoetan. Ispiluak erakusketa, Ilunpetan argazki taldearena, Sancti Spiritus unibertsitatean. Astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 17:00etara; zapatu, domeka eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
  • Apirilak 16. Hysteron. Nagore Legarretarena. Kultura etxean, 18:00etatik 20:00etara. Inaugurazioa, 18:30ean eta pintxopotea.
  • Apirilak 17. Bidean. Miren Pastor-ena. Gaztetxean. Inaugurazioa, 19:00etan.

Ikus-entzunezkoak

  • Apirilak 17. Argazki lanen bideo proiekzioak. CFC eta BlankPaper. Gaztetxean, 19:30ean
  • Apirilak 23. Mil veces buenas noches. Zinekluba, 20:00etan
  • Apirilak 24. Danube revisited: The inge morat truck project. Hitzaldi proiekzioa. Kultura etxean, 19:30ean.

Tailerrak

  • Apirilak 18-19. Argazkigintza estenopeikoa. Nagore Legarreta. Gaztelekuan. 50 euro. Informazioa: ilunpetanABILDUAgmail.com
  • Apirilak 25-26. La mirada documental. Lurdes Basolí. Eltzian. 50 euro. Informazioa: ilunpetanABILDUAgmail.com

Bereziak

  • Apirilak 19. Estenopeika erraldoia. Udaletxean, 12:00etatik 14:00etara
  • Apirilak 24. Book jockey: bidearen oinarriak. Miren Pastor. Plazako kioskoan, 22:00etan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak