Julio Verneren nobela ezaguna inspirazio iturri hartuta, 'Munduari buelta 80 kantatan' ikuskizuna estreinatu du Ganbara Txikik Oñatiko Santa Ana antzokian, Aitor Biainen zuzendaritzapean. Ganbara Txikitxoak taldekoek musikal txiki batekin hasi dute ikuskizuna. Ondoren, Mr Sullivanek (Gorka Aranburu), Rigodonek (Xabi Abaunz) eta Willy Fogek (Josu Zubia) harilkatuta, Ganbara Txiki osatzen duten talde guztien emanaldiak etorri dira. Asiakoekin hasi eta Afrikakoekin bukatu arte, munduko bost kontinentetako piezak abestu dituzte. 85 pertsonak hartu dute parte ikuskizunean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.