Asteburuan dira beteranoetako ligako eta kopako finalerdiak

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mar. 26a, 14:30

Beteranoetako liga eta kopako denboraldia bukatzear dago. Asteburu honetan jokatuko dituzte, hain zuzen ere, bateko eta besteko finalerdiak. Finalak, berriz, apirilaren 18an jokatuko dituzte, Azkoagainen.

Finalera nortzuk joango diren, baina, asteburu honetan bertan erabakiko da, finalerdiak jokatu ostean. Ligakoak, zapatuan izango dira. Hala, 14:30ean, Albok eta Etxaixat taldeen arteko partidua hasiko da. Epailea Arrilla izango da. Ligako bigarren finalerdia, berriz, Kalañatasaray eta Dollygans taldeek jokatuko dute, 18:30ean. Partidu hori Marku-k epaituko du.

Kopako bi finalerdietako bat ere zapatuan jokatuko da. 20:00etan hasiko da Xaguxar eta Txarrixak taldeen arteko partidua, Lazkano-ren agindupean. Bundeswehr eta Paketinaikos taldeen arteko partidua domekan izango da, 13:30ean. Moli-k gidatuta. Partidu guztiak Azkoagainen izango dira.

Finaleko partiduak ere herriko futbol zelai nagusian jokatuko dira. Aste Santuko oporraldiaren ostean izango dira, apirilaren 18an. Orduak zehazteke daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak