Uztaileko udaleku irekietarako izen-ematea, ixtear

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko martxoaren 26a

Txaloka ludotekak antolatuta uztailean egingo diren udaleku irekietarako izenematea apirilaren 1ean bukatuko da. Aurten gaztelekuan egingo dira, ekainaren 29tik uztailaren 24ra.

Ekainaren 29tik uztailaren 24ra izango dira udaleku irekiak, 10:00etatik 13:00etara. Aurten, baina, gaztelekuan egingo dituzte. Azken urteetan Eteo eraikinean izan dira, San Lorentzo auzoan, baina aurten gaztelekuan egingo dira. Horixe izango da aurtengo udalekuen berritasuna, toki aldaketa. Zaintza zerbitzua berriz, goizean egongo da bakarrik, 08.15etik 10.00etara. Zerbitzu horren kuota 50 eurokoa izango da eta udalekuetako izen-ematearekin batera egin ahal da.

Gainerakoan, ez dago aldaketarik. Izena Laboral Kutxan eman behar da, umearen izen-abizenak adierazita. Prezioa da 70 euro eta baja eman arren, ez da dirua bueltatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak