Kale-bilkura egin dute atxiloketak salatzeko

Leire Kortabarria 2015eko martxoaren 26a

Kale-bilkura Oñatin.

Martitzenean izandako atxiloketak salatzeko kale-bilkura egin zuten atzo hainbat lagunek Oñatiko plazan, Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera! lelopean. Kale-agerraldia izango da zapatuan Donostian.

Donostiako kale-agerraldirako aukeratu den lelo bera erabili zuten atzo kale-bilkuran. Anoeta estadiotik abiatuko dira, 17:00etan. Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteetako lau kideak aske utz ditzaten eskatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak