Larraña jai egunetan ere erabil daiteke

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mar. 26a, 13:57

San Lorentzon dago Larraña futbol zelaia

San Lorentzon dagoen Larraña futbol zelaia herritarrek erabiltzeko moduan dago asteburu eta jai egunetan. Oñatiko Udalak eta Larraña zentroko zuzendaritzak adostu dute espazio hori herritarren erabilpenerako zabaltzea asteburu eta jai egunetan. Udaltzaingoa arduratuko da itxi eta zabaltzeaz eta hauxe da ordutegia: 10:00etatik 20:00etara.

Instalazioa edonork erabili dezake, baldin eta aurrez erreserbaturik ez badago. Erreserba egin duten erabiltzaileek lehentasuna izango dute. Erreserba kiroldegian egin beharko da, eta erreserba instalazioa erreserbatu den egun eta ordutegian erabiltzeko  bakarrik balioko du. Erreserbarik ez dagoenean, instalazioan nahi beste denbora jolas daiteke, betiere inor zain ez badago, kasu horretan 90minutuz erabili ahal izango da gehienez.

Udal Gobernuaren esanetan, akordio honekin, herritarrei ekipamenduaren erabilera erraztea da helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak