Aste Santuan itxita egongo dira herriko hainbat udal zerbitzu. Udaletxeko bulegoak, esaterako, itxita egongo dira eguenetik astelehenera, biak barne. Baita kultura etxea eta udal liburutegiak ere, nagusiena zein haurrena. Zubikoa kiroldegiak, berriz, ordutegi berezia izango du egun horietan. Eguenean eta egubakoitzean, esaterako, itxita egongo da. Zapatuan ohiko ordutegia izango du eta domekan eta astelehenean, goizetik zabalduko dute bakarrik. Pazko Astean,, betiko ordutegia izango dute zerbitzu guztiek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.