Oñatiko turismo bulegoak bi hilabetean behin egingo diren hitzaldien zikloari ekingo dio gaur, asteazkena. Lehen hitzaldia Jerardo Elorzak emango du Oñatiko erroten baitan. “Oñatiko errotak bueltaka” izenburupean izango den hitzaldi hau arratsaldeko 19:00etan izango da turismo bulegoan bertan martxoaren 25ean. Domekan, turismo nulegoan bertan, 11:00etan San Migel Errota erakutsiko dute, eta segidan Irazola etxera joango dira (autoz) ogia nola egiten den ikustera.