Krisiaren ondorioz, bizirauteko, euren etxeetako logelak alokagai jartzen dituzte bi emakumek, eta horren gainean dihardu komediak.
Jose Manuel Langararen zuzendaritzapean, itsuak ziren obran parte hartu duten aktoreetatik lau, eta beste batzuek urritasuna zuten ikusmenean –saio aurretik eszenatokiaren neurriak hartu behar izaten dituzte, ondo egokitzeko–; ONCEko afiliatuak dira taldeko kide gehienak.
Primeran moldatu dira agertokian; zuzendariak amaieran adierazi du "oso gustura" geratu direla. Hala geratu dira lana ikustera joandakoak ere.